Un souffle Nouveau pourArbonne  

Hats berri bat Arbonari

Gure programa

Inguramena - Laborantza - Hirigintza

Herriko natura eta laborantza aberastasunak begira ditzagun hirigintza menean atxikiz.


3Ha80 eremuko oihangabetzea ez dezagun egiten utz, eta futbol ekipamenduarendako
aterabide iraunkor bat atxeman dezagun.Herriko natura eta laborantza aberastasunak begira ditzagun hirigintza menean atxikiz.

Ur gainditzeetarik gerizatzeko, iztokak, askak, eta erreka bazterrak egin ahala

garbi zain ditzagun.
Saneamendu arazoen zuzentzeko, auzoko Ahetze ta Bidarterekilako solasa

berriz sor dezagun.
Herriko jabegoko lurrak proposa ditzagun laborantza hurbileko

eta ekologikoen garapenerako.

Gazteria eta Kirola

Oraingo eskolek gure haurren berehalako eta geroko beharreri ez dituztelako erantzuten, eskola publikoari, pribatuari eta Ikastolari lotua den proiektua elgarrekin berriz pentsa dezagun.

 

Egunero zerbitzatuak diren apairuak hobetzeko, lekuko laborantza eta eskoletako jantegien artean loturak azkartu ditzagun.

 

Haurtzaindegitik euskarazko murgiltze erakaskuntza eskaini nahi dugu.

 

 

 

 

Arbona FC-ko buruzagi eta praktikatzaileekin elkarrizketa berriz lot dezagun.

Mugikortasunak

Euskal Hirigune Elkargoarekin, maiztasuna handituz eta ordutegiak hobe egokituz ikasleen beharrei hobe lot dezagun Arbonako herria Txik Txak (Hegobus, Chronoplus) sareari , bai eta ere doanekotasuna defenda dezagun denentzat.

 

Bizikletentzat eta oinzkoentzat ibilbideak bultza ditzagun.

Bide Berdea luza dezagun Bazilurretik Arbonara (Uhabiako hondartzara joateko) eta herriko auzoak (Pemartia, Ziburia, Mestelenea, Pouy, Hurmalaga,…) Arbonako plazari lot ditzagun ibilbideak eginez.

 

Egunero autobusa baliatzen dutenentzat herriko plazako autobus aterpea

berriz eman dezagun.

Elkarbitza, Kultura eta Ondarea

Herriko Plaza bizi dadin, bere funtzioa bete dezan, merkatuak, elkarteek antolatu ganer-husteak, erakusketak, festak, kirol ekitaldiak, azokak eta abar bultza ditzagun.

 

Herriko elkarteek beren aktibitateak baita ere ekimen berriak antola ditzaten.

Herriko Etxean harrera euskaraz eskaini dezagun.

 

Arbonako herria eta hego Euskal Herriko herri baten arteko senidetzea eraiki dezagun.

 

Aztertu dezagun apartamenduetan bizi diren arbonarrentzat, eskoletako eta haurtzaindegiko haurrentzat eta zahar etxekoentzat baratze partekatuak egiteko aukera.

Berdintasuna, Diruzaintza eta Gardentasuna

Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun ituna eta Tokiko Hautetsien ituna izenpetuz, gure erabakien eta ekimenen zintzotasunaren adibide izan gaitezen.

 

Herriko diru kontuen sanotzera engaiatzen gira.

 

Arbonarrak herriko biziaren muinan izanki, hartu emanak sakondu ditzagun.

Herriarekin komunikazioa gardena bilaka dezagun.