Un souffle Nouveau pourArbonne  

Hats berri bat Arbonari

Haurrei eta gazteei lehentasuna

Eskolak
Urte askotik, eskola publikoaren egiturazko zailtasunek segitzen dute eta hasitako gogoetak oraindik ez dute ondorio onik izan.
Eskola publikoan, oraindik sail askotan beharrak ez dira betetzen. Lehen baino lehen, irakasle taldearekin lan eginen dugu ikaskuntza eta ekipamendu teknikoen ezartzeko eta berritzeko (numerikoa, Interneten emariaren kalitatea, etzanaldi eta motrizitate gela, landare guneak, haurren segurtasuna, aterkia, etab.). Eskolan kirola sustatuko dugu. Kantinan emandako bazkarien kalitatea zainduko dugu, herriak haurren gustuaren ikasketan, janari xahutzearen aurkako sentsibilizazioan eta ingurumenaren babestean parte garrantzitsu bat duela pentsatzen dugulako. Janari xahuketa eta paketatze bolumenaren gutxitzeari lehentasuna emanen diegu kantinaren eta eskolaren hondarkinen konpostatzea sistematizatzen. Geletan eta jostalekuetan bereizte zikinontziak emanen dira. Ikasle guziek bio eta bertako jan-molde bat ukan dezaten, burasoentzat gainkosturik gabe, herriaren gain den partea igoko dugu. Prezio sozial bat emanen dugu familia kozientearen arabera.

Eskolaren eta bere ekipamenduen azalerak ez du ikasle kopuruaren handitzearen beharrei erantzuten. Zikintegi ohi baten gainean izateak ezin onartuzkoa denez, martxan den eskola proiekturako erabaki den tokiari uko egingo diogu. Bestalde, demografia handitzearen barnean, ez du eboluzio biderik ematen etorkizunean. Gainera goizean eta arratsaldean segurtasun eskasia sortzen duten eskola inguruko aparkatze arazoak ez dira ahal bezain bat kontuan hartu. Eskola publiko berri baten proiektua garestia da eta gure gogoeta osoa merezi du eskola ezberdinen buraso guziekin. Gogoeta eta erabakia arbonar guziekin eginen da. Elkarrekin, berriz pentsa dezagun eskola publikoa, pribatua eta Ikastolaren proiektua. Aterabide iraunkor bat atzeman dezagun Alhorga ikastolarentzat, haurren harrera eta ikasketa baldintzen hobetzeko, Arbonako haur bakoitzak hornikuntza egoki eta seguruak ukan behar baititu denen ongi heltzerako. Bidarterekin, herri arteko proiektu bat defendatuko dugu ahalen, kostuen eta finantzamenduen elkarretaratzeko, bi herrien haurren harrera hobeago batentzat.
Eskola prezio finko berdina emanen dugu Arbonako haur bakoitzari.
Euskararen erabilpena aktiboki sustengatuko dugu haurtzaindegitik oinarrizko eskola arte.

Eskolaldi ingurua
Haien lanean loratzeko behar duten eta nahi duten herriko langileek formakuntza bat ukan dezaten ziurtatuko gira.
Oraingo harrera kolektibo eskaintza mantenduko dugu (herriko haurtzaindegiak), euskaraz sustatuko dugu eta elbarritasunean diren haurren harrera erestuko dugu eskola bizitza laguntzaile baten hartzea gogoetatuz.
Haurrentzako eskola sustengu baliabidea indartuko dugu. Haurren ongi heltzea eta herritar bezala handitzera laguntzen duten eskola inguruko aktibitateak garatuko ditugu.
Herriko astialdi kanpogune baten sortzea gogoetatuko dugu, haur guzientzat. Jadanik horrelako estrukturak sortu dituzten inguruko herriekin harremanetan sartuko gira.
Egunean egunekoa
Arbonako gazteei eta festa batzordeari gela bat eman diezaiegun.
Gazteei eta kirolari dedikatutako toki berri batzuk sor ditzagun: “city stade” bat herritik hurbil, jolastokia hobetu txikienetzat, etab. Izadian ibilaldi bat eskola guzietako haurrek sortutako euskarri pedagogikoekin.
Urtean zehar, ohiko festak sustatuko ditugu hiru eskolen haurren parte hartzearekin.