Un souffle Nouveau pourArbonne  

Hats berri bat Arbonari

Herriko bizia - Kultura eta Ondarea

Herriko plaza erdigune bizi bat bilakatu behar da.

Herriko plazak funtzio sozio-ekonomikoa berreskuratu behar du, animazio eta ikugarrien erdigunea izan behar du.

 

Herriko bizia eta elkarteak
- Kirol, artistiko eta hezkuntza aktibitateen garatzeko, herriko elkarteei (futbola, pilota, dantza, gimnastika, ibilketa, liburutegia, etab. ) ahalak eman.
- Elkarteak garraio kolektiboekin (minibus) lagundu.
- Elkarteen arteko ekintzei zuzendutako lantalde bat sortu.
- Adinekoentzat elkarretaratze toki bat sortu (lehen Diharcenean zen bezala).
- Arbonak Euskal Herriarekin eta mundu zabalarekin dituen harreman historikoetatik birazkatze bat miatu.

 

Bizi ekonomikoa
Arbonak elkarte, merkataritza eta artisau dinamika bat atxiki behar du.


Hurbileko saltokiak
-Hurbileko saltoki gehiagoren ekartzeko aterabideak bilatuko dira.
-Merkatuan hemengo eta biologiko eskaintzak garatuko dira.
-Herriak Proxi saltokiaren jabe izaten segituko du. Hurbileko saltoki hau iraunkorra eginez.
Farmazia

2500 herritarren arau muga heltzerakoan, Farmaziaren sortzeko aurrerapena eta laguntza.
Eusko

Herriko etxean Euskoren erabilpena plantan eman.

 

Ekimen soziala eta elkartasuna
• Autonomia galtzen duten herriko pertsonen laguntzaileentzat « Kafe hitzordua », momentu atsegin batean
elkarretaratzeko eta ideien trukatzeko.
Desmartxa administratibo numerikoen laguntza zerbitzua denen inklusio numerikoarentzat.
•Departamentuko gizaldi arteko elkarbizitza baliabidea sustatu: adinduen bakartasunaren aurka eta gazteen etxebizitza aurkitzea laguntzeko. Pertsona adindu batek gela mubleztatu bat eskaintzen ahal du presentziaren truke, diru gabeko eta elkartasunezko harreman baten bidez.
•Departamenduko zerbitzu sozialekiko partaidetza indartu, zailtasunean diren familiak hobeki laguntzeko.
Adinduen harrera bat proposatu, zoinen misioa eguneroko kezkei erantzutea izango da (etxebizitza, etxean gelditzeko irtenbideak bilatu, etxe berezituak).