Hats berri bat Arbonari
Herri erdian lan handiak egin arren, mugikortasun zailtasunak dituzten jendeentzat helgarritasuna mugatua dago (okindegiko eskailerak, argiak espaloi erdian, espaloien zabalera ezegokiak).
Zahar-etxea, adinekoen etxebizitza eta eskola erdigunean izanki, herriko azpiegiturek hobe kontutan hartu beharko lukete segurtasuna herritarren joan-etorrietan.
Garraioen kudeaketa Euskal Hirigune Elkargoaren eskumena baita, arbonar guzientzako doakotasuna, autobusen maiztasuna eta ordutegien hobetzea sutsuki defendatuko ditugu.
Herriarteko garraioa
•Oinezkoen edo bizikletazkoen ibilbideak segurtatzea, espaloiak eta autobus geltoki aterpeak emanez, departamenduko eta herriko bideetako ibilgailuen abiadura tipituz.
•255 RD-an bizikleta bide seguruak sortzeko azterketa eraman..
•Chronoplus 38 linea (gaur egun futbol zelaian gelditzen dena), herrian barrena eta hegoalderat luzatzea galdeginen dugu, egiazko autobus sare bat ukaiteko Arbonan.
•Senpere eta Miarritze arteko autobus linea sortzeko proposamena, Arbona zeharkatzen duen errepide trafikoa tipitzeko.
•Herriaren hegoaldean autoen partekatzeko aparkaleku gune berria garatzeko prestaketa.
Eskola garraioak
•Aglomerazioan eragin, dohainikako eskola garraioarentzat eta autobus ordutegiak goizean eta arratsaldean bietan bi pasa-aldi haurrek dituzten zinezko beharretara egokitzeko.
•Hegobus 51 linea Villa Fal kolegiora luzatzeko eskaera goizez eta arratsaldez.
•Hegobus txartelen salmenta gure herrian.
Ibilaldiak
•Herriko bidexkak berritu auzoz auzo loturak sortzeko oinezko eta bizikletentzako.
•Bidarteko bide berdearen loturaren azterketa, Arbonako herritik Bassilur errotara.
•18 urtetik beherako gazte guztientzako udako autobus zerbitzua dohainik Bidarteko hondartza guztietara:
Uhabia, Zentroa, Erretegia, Ilbarritz ...
- Alkiak eta atsedenaldiko instalazioak espaloietan eta herrian.