Hats berri bat Arbonari
ONDOKO BELAUNALDIAK BEGIRA DITZAGUN
Bizi ituna izenpetuz, gure taldea ekologiaren eta naturaren begiratzearen alde
engaiatzen da.
EUSKAL HERRIKO METAMORFOSI EKOLOGIKORAKO ITUNA
Gure lurraldeak baztertu ezin ditugun presio gogorrak (kutsadura, garraioak, laborantza eta natur espazioak
murriztea, etab.) jasaten ditu.
Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoaren aldeko ituna errespetatzeko engaiamendua hartu dugu.
Euskal Herriko 46 herriek egin dute hautu hori, gu 47.a izanen gara.
Gure gune naturalak eta gure biodibertsitatea zain ditzagun
•Kastiluko oihana (Pouy auzoa) babestu Oihan Eremu gisa sailkatuz.
Eremu hori ezin da inolaz ere etorkizuneko kiroldegi bat bilakatu (2 futbol zelai, aldagelak, aparkalekua eta beste ...)!
•Ur arroilak eta hezeguneen mantentze-lanak eta garbiketa Uhabia ibaiak hondakinak itsasora ez eramateko.
•Herriko bidexken irekitze eta zaintzea, pano pedagogikoekin herriko biodibertsitatearen ezagutza sustatzeko.
Uraren kudeaketa arduratsua eraman
•Sobera urte darama gure herria saneamendu kolektiboaren funtzionamendu arazoarekin Uhabia
kutsatzen baitu.
2014-an herriko ur kutsatuen %19 ingurumenan ixurtzen ziren Eskualduna-ren beheko partean den
ponpatik (Direction Régionale de l'Environnement de l'Aménagement et du Logement
emandako zenbakietatik)
Herriko saneamendu kolektibo sistemeren azterketa bat galdetuko dugu.
Ingumenan isurtzen diren ur kutsatuen kopuruak auzoz auzo ezagutu behar ditugu ekimen baliagarriak egiteko.
Uraren kalitatea elkargorako gai nagusia izango dugu.
•Herriko eraikinetako euri urak jasoko ditugu eta etxebizitza berrietan instalatzera animatuko dugu.
•Herriko berdeguneak euri urez ureztatzeko neurriak hartuko ditugu.
Energia berriztagarrien eta kontsumo kontrolatuaren bidean
•Herriko energia kontsumoa murriztuko dugu.
•Arbonako herria bertako energia berriztagarrien Enargia hornitzaileari lotuko da.
•Herriko eraikinetan energia berriztagarrien ekoizpenaren inguruko ikerketa eginen da I-Ener-ekin,
energia ekoizteko enpresa herritarrarekin.
Hondakin organikoen birziklapena
- Konpostagailu kolektiboak Artzaina egoitzan eta eskolan.
- Oilategi partekatuak bezalako ekintzak sustatzea.
Laborantzaren bilakaera
•Arbonako laborantza lurrak babestuak izanen dira edozein urbanizazio saiesteko.
•Laborari berriak instalatzeko laguntza (barazkigintza, sendabelarrak, abereak, etab.) herriko lurrak baliatuz.
Ekoizpen ekologikoak sustatuko ditugu.
•Laborari eta lur jabeekin hausnarketa, berotze klimatikora egokitzeko (basogintza, laborantza berriak,
etab.).
•Tokiko fruitu ondoen barietate zaharren garapena sustatuko dugu, gure ondarearen biodibertsitatea
zaintzeko.
•Baratze partekatuak eta autogestionatuak sortuko ditugu, etxebizitza kolektiboetako biztanleen artean
belaunaldien arteko topaketak sustatzeko.