Un souffle Nouveau pourArbonne  

Hats berri bat Arbonari

Euskara

Euskara guztion ondarea da, partekatzeko aberastasuna, elkartzeko modu bat.
Herrian bizi dadin, sentsibilitate desberdinak errespetatuz, Arbonako Herriak elebitasun orekatuaren aldeko politika aktiboa eramanen du.


PARTAIDETZAK ETA DISPOSITIBOAK
Hobekuntza Kontratua Euskararen Erakunde Publikoa (EEP) eta Euskal Elkargoarekin: 


Helburua: hainbat lehentasunezko zerbitzu autonomoak bihurtzea, herritarrei euskarazko zerbitzua eskaintzeko gisan. 
Baliabideak: langile elebidunen enplegatzea, langileen formakuntza, dokumentu elebidunen sortzea, hizkuntza paisaia elebiduna bilakatzea.


EEP eta Euskal Elkargoarekin hitzarmena: Herriaren hizkuntza politikarako marko orokorra finkatzea (langileen formakuntza eta euskara gaitasunaren kontutan hartzea kontratazioetan, komunikazioa eta seinaletika elebidunak, publiko ezberdinentzako euskarazko jardueren antolaketa, etab…). 
LEHA dispositiboa : LEHA dispositiboarekin bat egitea, EEP eta Euskal Elkargoarekin elkarlanean. Langileen formakuntza, euskarazko ikuskizun eta jardueren programazioa, dokumentuen eta seinaletikaren itzulpena aurreikusten dugu. 
Dispositibo honen helburua da haurren harrera kolektiboendako euskarazko zerbitzuak zabaltzea, murgiltzearen bidez elebitasunaren hautua egin dezaten burasoek.
Euskal Elkargoa dispositiboaren partaide da, Euskararen Erakunde Publikoak kudeaturik CAF, MSA Sud Aquitaine eta Departamenduko Kontseiluarekin batera. Gaur egun, 23 haurtzaindegik Leha sistemaren barruan arreta elebiduna edo euskaraz eskaintzen dute. Herriko haurtzaindegiak dispositibo hau integratzea proposatzen dugu.