Hats berri bat Arbonari
Bihar ere Arbona beti herri bat izan dadin nahi dugu:
Herri izaera, nortasuna, herriko arima atxikiz
Arbonako gazteek herrian bizitzeko manera izanez
Horretarako hau segurtatuko dugu:
Eraikin zaharren berritzea eta handitzea sustatzea
Neurri ttikiko herri proiektuak eta kolektibo ttikiak egitea
Etxebizitza jabetza eskaintzea Zinezko Alokairu Solidarioaren printzipioaren arabera, horrek erosteko kostua murrizten du lurraren preziotik askatuz.
Arbonar gazteei saldu etxebizitzak ez dira espekulazioan eroriko.
Arbonako adinekoentzat zahar-etxeendako aterabide alternatiboak miatuko ditugu: belaunaldi arteko edo belaunaldien arteko egoitza kolektiboak, Senpereko Karrikarte bizitegiaren adibidean.
ETXETA :
Guzientzat onargarria den aterabide bat landuko dugu, erosleak, bizilagunak eta Lurzaindia elkartea bilduz.
Eskuorria banatu ondoren elkarteko presidentearen aurka jarri salaketa kenduko dugu.