Hats berri bat Arbonari
Gaurko egunean, herritarrak, 6 urtean behin baizik ez dire nagusi.
Arbonako demokrazia parte-hartze eta gardentasun gehiagori buruz bideratzeko tresnak plantan emanen
ditugu.
Jakinean eta errespetaturikako herritarrak
Herriko Etxeko web gunean datu publiko guzien argitaratzea (kondu eta aintzin-konduak, hirigintza planoa,
abian diren proiektuak, herriko kontseiluen txostenak...)
Herri-aldizkariak herri-erronken ulermena bultzatuko du, eta eztabaidara gomitatuko. Ez da talde nagusi
bakarraren komunikazio-tresna izanen.
Arbonarrak Herriko Etxeko bizian aktore
Herriko Kontseilu guziak publikoak izanen dire eta web gunean zabalduko.
Herriko Kontseilu bakotxean, herritarren oren-laurden batek adierazpen-espazio bat osatuko du nahi
duen edozein arbonarrentzat (nerabeak barne).
50 sinadura baino gehiago bilduko dituen edozoin petizione Herriko Kontseiluan aztertuko da.
•Borondatezko arbonarrez osatu gaikako batzorde parte-hartzaileak sortuko dire. Batzorde horiei esker,
herriko kontseiluen eztabaidak prestatuko dire.
Gazte Kontseilu batek 12-18 urteko gazteei gai batzuren (autobus-babeslekuak, eskola, aisia, garraioak...)
aipatzeko aukera emanen diote, esperientzia zibiko eta demokratiko bat bizi dezaten.
Aintzinkondu parte-hartzaileak zuzenduko zaizkiote arbonarrek proposatu proiektueri. Denek bozkaz
erabakiko dute.
Herriko Etxea, herriaren erdian, arbonarreri idekia izanen da berriz ere, eta ordutegi zabalagoa izanen du.
Auzapeza eta haren axuantak entzuteko prest egonen dire.